Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2016ko apirilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1762

AGINDUA, 2016ko apirilaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaera argitaratzen da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-prozesu honetako parte-hartzaileak hautatzeko, hautaketa-organoak izendatuko direla Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Agindu baten bidez, 5.2.2 eta 5.4 oinarrien arabera.

5.2.2 oinarriaren arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak, berriz, honela izendatuko dira: aipatutako oinarrian aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, zuzenean izendatuko dira.

5.2.3 oinarriaren arabera, Epaimahairen batean kide gisa parte hartu ahal izango dute beren borondatez eskatu badute hautaketa-prozesuaren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 2016ko otsailaren 29ra arte, aipatutako oinarrian ezarritako baldintzak betez.

5.4 oinarriak ezartzen duenez, behar diren Batzorde Barematzaileak eratuko dira, betiere espezialitateen edo espezialitate-taldeen arabera. Batzordeak bost kidez osatuta egongo dira: Batzordeburu bat eta lau bokal. Batzordeburua Hezkuntzako Ikuskari bat izango da eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak izendatuko du, eta lau bokalak zozketa bidez izendatuko dira, kidegoko eta dauden Batzordearen espezialitateko edo espezialitateetako jarduneko karrerako funtzionarioen artetik. Batzorde horietako zozketa Epaimahaietako bokalen zozketarekin batera egingo da.

Egindako zozketan kontuan izan da espezialitatearen printzipioa; hau da, kide gehienek epaituko duten espezialitateko titular izan behar dute. Era berean, eta kideek joan-etorrien ondorioz izan ditzaketen kalteak eta eragozpenak txikitzeko helburuz, zozketa lurraldeka egin da, espezialitate bakoitzeko Epaimahaiek eta Batzorde Barematzaileek egoitza zer lurralde historikotan izango duten aintzat hartuta. Epaimahai eta Batzorde Barematzaile guztietako kide guztiak ezin izan badira izendatu lurralde-mailako irizpidearen arabera, gainerako bi lurralde historikoetako karrerako funtzionarioekin osatu dira.

Hautaketa-organoen buruak eta bokalak izendatzeko egin beharrekoa egin ondoren,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea agindu honen I. Eranskinean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardun behar duten Epaimahaien osaera, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko.

Bigarrena.– Argitaratzea agindu honen II. Eranskinean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardun behar duten Epaimahaien osaera, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko.

Hirugarrena.– Argitaratzea agindu honen III. Eranskinean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardun behar duten Batzorde Barematzaileen osaera, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko.

Laugarrena.– Epaimahaietako edo Batzorde Barematzaileetako kideren bat ordezkatu behar izanez gero, horren ordez eranskinetan azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa.

Bosgarrena.– Aipatutako 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren 5.3 oinarriak ezartzen duenez, aurkeztutako eskabide kopurua dela-eta epaimahai bat baino gehiago eratu beharko bada espezialitate baterako edo batzuetarako, hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkien espezialitateetarako.

Espezialitateko epaimahaiburuek osatuko dituzte hautaketa-batzordeok. Gutxienez bost kide izango dituzte batzordeek, eta epaimahaiburuen kopurua bost baino txikiagoa izanez gero, epaimahaikideetara joko da, harik eta bostekoa osatu arte.

Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan epaimahaiak jardungo du hautaketa-batzorde gisa ondorio guztietarako.

Seigarrena.– Agindu honen eranskinetan azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan aurreikusten diren egoeraren batean badaude, edota, deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan, kidego eta espezialitate bereko hautaketa-probetarako izangaiak prestatu izan badituzte. Prozesuan parte ez hartzeko, egoeraren berri eman beharko diote idatziz Langileak Kudeatzeko zuzendariari hamar egun naturaleko epean, Agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Era berean, prozedura horretako izangaiek ere hautaketa-organoetako kideak errefusatu ahal izango dituzte, aipatutako Lege horren 29. artikuluan aurreikusten diren kasuetan.

Zazpigarrena.– Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko salan bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 18a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala