Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2016ko apirilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1676

AGINDUA, 2016ko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, zeinaren bitartez finkatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiei dagokienez, laborantzen marjina gordinak, Nekazaritzako Lan-Unitateak (NELU) zehazteko modulu objektiboak eta ustiategien gastu finkoen koefizienteak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrari buruzko irailaren 27ko 203/2011 Dekretuaren 14.2 artikuluak dioenez, «lan-unitatearen errenta kalkulatzeko, aldian-aldian eta dimentsioa, kokapena, joera tekniko-ekonomikoa eta ustiategiaren ekoizpen-sistema aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzan nekazaritza-arloan eskumena duen saileko pertsona titularraren aginduaren bidez, marjina gordinak, ustiategiari dagozkion nekazaritzako lan-unitateak zehazteko modulu objektiboak eta ustiategi horren gastu finkoen koefizienteak zehaztuko dira».

Lehenago, arlo horretako arauak betez –antzekoak baitziren–, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2001eko uztailaren 18ko Aginduak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko ekainaren 25eko Aginduak finkatu zituzten, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiei dagokienez, laborantzen marjina gordinak, Nekazaritzako Lan-Unitateak (NELU) zehazteko modulu objektiboak eta ustiategien gastu finkoen koefizienteak. Geroztik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren Aginduaren bitartez eguneratu egin ziren.

Zenbait laboreri buruzko estatistika-lanak eginda, atzeman da ezen beharrezkoa dela 2013ko azaroaren 29ko Aginduan jasotako adierazle batzuk eguneratzea. Hortaz, agindu honen bitartez, NELUak zehazteko moduluak eta marjina-gordinak finkatzen dira, 2016. urteko datuei dagokienez, eta ordeztu egiten da 2013ko azaroaren 29ko aipatu agindua.

Dekretu hau egiteko, aholkua eskatu zaie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiei eta nekazaritza arloko lanbide-elkarteei. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xedea.

Agindu honen bidez finkatu nahi dira, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiei dagokienez, laborantzen marjina gordinak, Nekazaritzako Lan-Unitateak (NELU) zehazteko modulu objektiboak eta ustiategien gastu finkoen koefizienteak. Horretarako, 2016ko datuak hartuko dira oinarritzat, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrari buruzko irailaren 27ko 203/2011 Dekretuaren 14.2 artikuluan.

Bigarrena.– Marjina gordinak.

Laborantzei dagozkien marjina gordinak agindu honetako I. eranskinean jasotako irizpide teknikoen arabera kalkulatuko dira.

Hirugarrena.– NELUak eta gastu finkoen koefizienteak zehazteko moduluak.

Nekazaritza-ustiategi bateko Nekazaritzako Lan-Unitateak zehazteko moduluak agindu honetako II. eranskinean jasotakoak izango dira. Era berean, II. eranskinaren barruan sartu dira gastu finkoen koefizienteak.

Laugarrena.– Ondorioak.

I. eranskinean jasotako marjina gordinak kalkulatzeko irizpide teknikoek eta agindu honetako II. eranskinean jasotako Nekazaritzako Lan-Unitateak eta gastu finkoen koefizienteak zehazteko moduluek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak; Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2001eko uztailaren 18ko Agindukoak ordeztuko dituzte, eta berririk ezarri ezean indarrean jarraituko dute.

Bosgarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, betiere agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 31.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana