Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2016ko apirilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1630

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Tenis Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.

Euskal Tenis Federazioa EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1990eko apirilaren 23an, 174. zenbakiarekin. Orain Federazioaren estatutuetan artikulu batzuk aldatu dira.

Euskal Tenis Federazioak 2016ko martxoaren 9an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuen 27.2 eta 37. artikuluak aldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez egiaztatu da.

Aldaketa horiek bat datoz urtarrilaren 31ko Euskadiko Kirol Federazioen 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Tenis Federazioaren Estatutuen 27.2 eta 37. artikuluen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu horiek honela idatzita gelditzen dira:

27. artikulua.– 2.– Zuzendaritza Batzordeko kideak berrautatuak izan daitezke, inolako mugaketa barik agintaldien kopuruan.

37. artikulua.– Presidentea berrautatua izan daiteke, inolako mugaketa barik agintaldien kopuruan.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotzen denaren arabera, ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, beraren kontra Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen aurrean gorako errekurtsoa jar daiteke, jakinarazten den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala