Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1618

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozeduran interesa duten pertsonak epatzeko dena.

Topografiako Ingeniari Tekniko Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen, 78/2016 prozedura arruntaren gainean, Uraren Euskal Agentziako Kontseiluaren lehendakariaren 2015eko abenduaren 21eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi zen Uraren Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluaren 2015eko irailaren 23ko Erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Erabaki horren bitartez, Uraren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrenda onartu zen. Bada, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak eskatu du 78/2016 prozedura arruntari buruzko jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Hori dela eta, dei egiten zaie prozeduran interesa duten pertsonei, aipatutako prozeduran ager daitezen euren interesak defendatzeko, hala nahi izanez gero. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango duten, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 18a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala