Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1615

IRAGARKIA, interesdunak epatzeko dena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian, 44/2016-E prozedura laburraren bitartez izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen. Errekurtso hori Bide Segurtasunean espezializatzeko ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duen Polizia eta Larrialdietako zuzendari nagusiaren 2015eko azaroaren 25eko Ebazpenaren kontra jarri da.

Egintzaren aurrekariak: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak emandako 2015eko abenduaren 25eko Ebazpena. Horren bitartez Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako karrerako funtzionarioentzat Bide Segurtasunean espezializatzeko ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten da (2015eko abenduaren 2ko EHAA, 230 zk.).

Espediente-zenbakia: PA 27/2016/AD.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betetzeko; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazio eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arkauti, 2016ko apirilaren 7a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala