Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1614

IRAGARKIA, argitara ematen dituena Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendariaren urtarrilaren 27ko 8/2016 Ebazpena, zeinarekin onartu egiten baita Hermandad Funeraria Ntra. Sra. del Rosario Berango desegitea eta berorreri baja ematea Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107., 114. eta 117. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Pertsona interesdunak esku du aipatu ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzan, zeina leku honetan baitago: Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hori, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 8a.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,

ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.


Azterketa dokumentala