Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1610

IRAGARKIA, 2016ko martxoaren 31koa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan-arloko I202016000000962 arau-hauste aktan jasotako arau-hauste batengatik zehapen-prozeduraren hasiera edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan–.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61. artikuluan ezarritakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoa ezagutzeko Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Urdaneta kalea 7, 1. solairua, Donostia), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2016ko martxoaren 31.

Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua,

GABRIELA BELTRÁN FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala