Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1609

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko martxoaren 7ko Ebazpena, zeinen bidez ezesten baita energia elektrikoa ekoizteko instalazioen erregistroko Realizaciones DHM SL enpresaren (San Prudentzio 1, behea 90, Vitoria-Gasteiz, Araba) instalazioaren inskripzioa erregimen berezian.

Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua).

Ebazpen horren testu osoa aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 4a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala