Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1606

IRAGARKIA, A-8an eta sarbideetan ibilgailuak arin erretiratzeko eta garabiak eskura izateko zerbitzua helburu duen administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: T-062/16).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-062/16.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 10. puntuan adierazitakoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: urtebete, gehienez ere, kontratua izenpetzen denetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.

• Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 30.2.1.a) puntuan adierazitakoa.

– Eskaintza ekonomikoa: Haztapena: 80 puntu.

– Hobekuntza gehigarria: 5 puntuko haztapena.

Multzo honen haztapena, guztira: 85 puntu.

• Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 30.2.1.b) puntuan adierazitakoa.

– Txosten teknikoa: 15 puntuko haztapena.

Matematikoki ebalua ezin daitezkeen esleipen-irizpideen atal honetan, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira, 15 puntu izanik gehienez lor daitezkeen puntuak. 10 puntu gutxienez lortzen ez dituzten eskaintzak lizitazio-prozesutik kanpo geratuko dira.

Multzo honen haztapena, guztira: 15 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitazioaren gehienezko aurrekontua, edo, hala badagokio, gutxi gorabeherako gastuarena: 138.842,98 euro + 29.157,02 euro (BEZa); guztira, 168.000 euro, urteka honela banatuta:

– 2016. urtea: 80.991,74 euro + 17.008,26 euro, BEZarenak. Guztira: 98.000 euro.

– 2017. urtea: 57.851,24 euro + 12.148,76 euro, BEZarenak. Guztira: 70.000 euro.

Benetako gastua Administrazioaren behar errealen araberakoa izango da, eta, beraz, administrazioa ez dago behartuta jakineko unitate-kopuru bat eskatzera, ezta aurrekontu osoa gastatzera ere.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 87 73.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 3a.

7.– Kontratistarentzako berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan aurreikusitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 4a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen agiriak eta karatulako dagozkien puntuek adierazten duten edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Segurtasuneko Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

3). Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea. Bai.

1) «C» eta «B» gutun-azalak irekitzeko tokia.

a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontartazio Mahia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2016ko maiatzaren 12a, eta «B» gutun-azala: 2016ko maiatzaren 20a.

e) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak.

Administrazio-argibideak: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saila – Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu (461,52 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 30a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala