Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1604

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 342/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016ko otsailaren 29an.

Bilbao, bi mila eta hamaseiko martxoaren bata.

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 342/2015 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko martxoaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala