Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1603

EDIKTUA, elikagaiak erreklamatzeko hitzezko judizioari buruzko 59/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

L2 59/2016 hitzezko judizioaren apelazioa.

Errekurtsogilea: Karen Lorena Cervera Lopez.

Abokatua: Luis Miguel Moraza Mariaka.

Prokuradorea: Covadonga Palacios Garcia.

Alderdi errekurritua: Jorge Cervera Villalobos eta Sandra Janneth Lopez Monsalve.

Auzigaia: elikagaiak erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-24an. Hona hemen epaitza:

Ezetsi egiten dut Karen Lorena Cervera López andreak Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 778/2015 hitzezko prozeduran emandako 157/2015 epaiaren aurka jarri zuen apelazio-errekurtsoa, eta, hortaz, epaia berresten dut. Kostuak errekurtsogileari ezartzen dizkiot berariaz.

Jorge Cervera Villalobos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala