Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HAURRESKOLAK
1602

01/04-2016 EBAZPENA, 2016ko apirilaren 8koa, Haurreskolak Partzuergoaren Gerentziarena, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2016ko martxoaren 15eko 07/03-2016 Akordioaren bidez onartutako Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrendako akatsak zuzentzekoa dena.

Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2016ko martxoaren 15eko 2016-07/03 Akordioaren bidez, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrenda onartu zen.

Akordio horren lehen azken xedapenak ezartzen du Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaiola onartutako zerrendetan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko.

Lanpostu-zerrenda hori 2016ko martxoaren 29an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 58. zenbakian argitaratu ondoren, zenbait akats atzeman dira, ebazpen honen bidez zuzenduko direnak.

Horren ondorioz, Haurreskolak Partzuergoak

ERABAKI DU:

Artikulu bakarra.– Martxoaren 15eko 2016-07/03 Akordioan egindako akatsak zuzentzea, I. eranskinean jasotako xehetasunaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu eraginak.

Eibar, 2016ko apirilaren 8a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

MAITE LARRAÑAGA ORBEA.

I. ERANSKINA

Eranskinean, 2016/1034 (11/6) orrialdean, Hernani Haurreskolako lanpostuen zerrendan.

Hau dioenean:

(Ikus .PDF)

Honako hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala