Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2016ko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1583

IRAGARKIA, Arabako Osasun Barrutiko gaixo kronikoentzako eta zainketa aringarriak behar dituztentzako egonaldi ertain edo luzeko ospitalizazio-zerbitzuen kontratazio-espedientea lizitatzeko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Arabako Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritza. Antolamendu eta Kontratazio Sanitarioaren Arloa.

c) Espediente-zenbakia: 91/2016-S.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: Zerbitzu publikoak kudeatzea.

b) Helburua: Arabako Osasun Barrutiko gaixo kronikoentzako eta zainketa aringarriak behar dituztentzako egonaldi ertain edo luzeko ospitalizazio-zerbitzuak kontratatzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua eta kontratuaren iraupena.

a) Guztira: bere hasierako iraupenerako 819.251,25 euro. (BEZa salbuetsita, Balio Erantsiaren Zergari buruzko urtarrilaren 19ko 12/1993 Araugintzako Foru Dekretuaren 20- Lehena-3. artikuluaren arabera).

b) Kontratuaren hasierako iraupena: 2016ko uztailaren 4tik abenduaren 31ra arte (Orientagarria).

c) Luzapenak: bai. Guztira, kontratuaren 5 urteko iraupena bete arte.

d) Zenbateko osoa balizko luzapenak barne: 8.264.932,50 euro (BEZa salbuetsita, Balio Erantsiaren Zergari buruzko urtarrilaren 19ko 12/1993 Araugintzako Foru Dekretuaren 20- Lehena-3. artikuluaren arabera).

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez dagokio.

b) Behin betikoa: Kontratuan esleitutako entitateak lizitazioaren oinarriaren aurrekontuaren % 5aren baliokidea den zenbatekoa duen behin betiko bermea aurketu beharko du.

Bermea Eusko Jaurlaritzaren alde eratuko da, IFZ S4833001C.

c) Osagarria: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Erakundea: Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Olagibel kalea, 38. zk.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01004.

d) Telefonoa: 945 01 70 00.

e) Telefaxa: 945 01 70 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 12a.

g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: http://www.contratacion.euskadi.eus

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: ekonomia- eta finantza-kaudimena, gaitasun teknikoa edo profesionala eta behar besteko antolakuntza; karatulan eta administrazio-klausula zehatzen agirian daude zehaztuta.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 12a, 14:00etan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (HAAJ-APEL) 38. artikuluan aurreikusitakoa izan ezik, administrazio-baldintza partikularren pleguaren 13.3.2 puntuan ezarritakoaren arabera.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatulan, administrazio-klausula zehatzen agirian eta preskripzio teknikoen agirian daude adierazita.

c) Aurkezteko lekua: Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza; Olagibel kalea 38, 01004 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita, hamabost egun baliodun gehiago luzatuz SPKLTBren 152.3 artikuluaren izapideak jarraitzea beharrezkoa denean.

e) Aldaerak onartzea: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzen irekiera publikoa: bai.

a) Erakundea: Osasun Saila. Arabako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Olagibel, 38. zk.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

C gutunazalaren irekiera:

– Eguna: 2016ko maiatzaren 24a.

– Ordua: 10:00ak lehenengo deialdian. 10:30ak bigarren deialdian.

B gutunazalaren irekiera:

– Eguna: 2016ko ekainaren 3a.

– Ordua: 10:00ak lehenengo deialdian. 10:30ak bigarren deialdian.

Adierazitako data, ordua edo toki aldaketa beharrezkoa balitz, kontratatzailearen profilaren bitartez horren berri emango da.

10.– Iragarkien gastuak: iragarkien gastuak esleipendunaren kontura izango dira (EHAAn argitaratuko diren iragarkiak).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 6a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN ANTONIO MUGURUZA GOIRI.


Azterketa dokumentala