Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2016ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1537

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, honako lan hau kontratatzeari buruzkoa: «Laneratzeari buruzko hainbat azterlanetarako inkesta telefonikoak egitea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kabinete Teknikoarentzat» (Espediente-zk.: LAN/A-27/2016).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/A-27/2016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2016ko uztailaren 1etik –edo kontratua formalizatzen denetik baldin eta 2016ko uztailaren 1a baino geroago formalizatzen bada– 2016ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 60 puntu. Gauzatzeko epea: 10 puntu. Orotara, 70 puntu.

– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: proposatutako irtenbidearen antolaketa eta ikuspegia, 15 puntu; laneko plana eta proiektuaren kudeaketa, 10 puntu; proiektuaren xedea eta norainokoa, 5 puntu. Guztira, 30 puntu.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: laurogeita lau mila, hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (84.355,37) + hamazazpi mila, zazpiehun eta hamalau euro eta hirurogeita hiru zentimo (17.714,63) BEZarenak. Guztira: ehun eta bi mila eta hirurogeita hamar euro (102.070), BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz – 01009.

d) Telefonoa: 945 18 14 03.

e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 6a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: L taldea, 3 azpitaldea, 1 kategoria.

Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren eta gaitasun tekniko eta profesionalaren ordezkoak egiten ditu haiek aurkezteak, hala baitago ezarria administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.2.3 klausulan.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru urteetan, gutxienez 150.000 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena izatea.

Gaitasun teknikoa eta profesionala: kontratu honetako antzeko eta berdinak diren zerbitzuetan, azken bost urteetarik exekuzio handienekoan 85.000 euro exekutatu izana, gutxienez; halako zerbitzutzat jotzen dira telefono bidez inkestak egiteko zerbitzuak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 6ko 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen agirian eta oinarri teknikoen agirian zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2016ko maiatzaren 13a.

5) Ordua: 11:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2016ko maiatzaren 24a.

5) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala