Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2016ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1517

AGINDUA, 2016ko martxoaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketarako heziketa-zikloetarako Zikloetarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak emateko laguntzetarako dei egiteko dena.

Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolaketa orokorra, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bosgarren kapituluan eta Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolaketa orokorra ezartzeko uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan xedatuaren arabera. Halaber, haren 17. bis artikuluan zehazten dira Lanbide Heziketako heziketa-zikloetara sartzeko probetan onartua izateko irizpideak.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua aintzat hartuz arautzen da sarbide-proba.

Hezkuntza-kalitatea hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak Lanbide Heziketako zikloetara sartzeko baldintzak ezartzen ditu, kontuan izanik proba bidez erdi-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketara sartzeko aukera.

Alde horretatik, eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatu eta pertsona helduei heziketa zikloetara sartzeko aukera zabaldu nahirik, agindu honen bidez honako laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten da: agindu honetan ezarritako baldintzetan, aipatu probak prestatzeko ikastaroak antolatu nahi dituzten itunpeko ikastetxeentzakoak.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
DIRU-LAGUNTZEN XEDEA ETA HARTZAILEAK

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzetrako deialdia egitea, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak antolatu eta eman ditzaten, 2016-2017 ikasturtean. Ikastarook honako hauentzako izango dira: heziketako zikloetra satu nahi, baina hartarako titulaziorik ez dutenentzat.

2.– Erdi mailako heziketa zikloetarako sarbide-proba prestatzeko ikastaroak 360 orduko iraupena izango du. Goi mailako heziketa zikloetarako sarbide-probak bi zati ditu, orokorra eta espezifikoak. Horietako bakoitzak 180 orduko iraupena izango du eta ikastetxeek bi zatiak edo horietako bakar bat irakatsi ahal izango dute.

3.– Talde bakoitzean 15 ikasle egon beharko dute gutxienez, helburu horretarako bideratutako diru-baliabideen efizientzia bermatzeko.

2. artikulua.– Diru-laguntza eska dezaketen Ikastetxeak.

1.– Lanbide Heziketako zikloak eta Batxilergoa ematen dituzten EAEko itunpeko ikastetxe pribatuek eskatu ahal izango dituzte aipatu laguntzak.

2.– Irakaskuntza horiek ez dute ondorio akademikorik izango ikasleentzat.

3.– Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak jasotzeko, Lanbide-heziketako heziketa zikloetar sartzeko probak prestazteko ikastaroek doakoak izan beharko dute parte-hartzaile guztientzat.

II. KAPITULUA
ESKABIDEAK, AURKEZTEKO EPEA ETA EBAZTEKO PROZEDURA

3. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

1.– Diru-laguntza hori jaso ahal izateko, erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte. Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenen bidez egiaztatuko dira baldintzak.:

a) Klaustroak eskaera eta ondoriozko jarduerak ezagutzen ditu eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen du.

b) Ordezkaritza Organo Gorena eskaerarekin bat etortzen da, osatzen duten ekintzak ezagutzen eta onartzen ditu, eta proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta Ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartu dua, diru-laguntza emanda izango balitz.

c) Erakunde eskatzailea ez dago laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.

d) Erakunde eskatzaileak ez dauka diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor administratibo edo penalik, eta ez dago laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duen lege-debekuen eraginpean, ezta sexu-diskriminazioaren ondoriozkoen baten, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

e) Entitate eskatzaileak bere gain hartzen du: erabakian kontuan hartutako inguruabarren bat aldatuz gero, aldaketak jakinarazteko konpromisoa.

f) Erakunde eskatzaileak konplitu egiten ditu honako betekizun hauek: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeak (azaroaren 11ko 1/1997 Errege Dekretu Legegileak onartutako testu bategina) eta Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak ezartzen dituenak, aipatu laguntzen onuradun izateko indarrean dagoen araudia baita.

g) Eskabidean jasotako datuak eta erantsitako dokumentazioa egiazkoak dira deklaratzen du erakunde eskatzaileak.

h) Erakunde eskatzaileak egunean ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Betebehar hau organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko du; horretarako ez du erakunde eskatzaileen baimenik behar izango, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).

Nolanahi ere, erakunde eskatzaileek espresuki ukatu dezakete baimen hori, eta, hala eginez gero, ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako eran; errege dekretu horren bidez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen da.

2.– Diru-laguntzak jasotzeko eskatzaileai den erakundea ez da diru-laguntzak itzultzeko edo zigortzeko inolako prozeduratan egon behar, ezta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organo autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik tramitazio-fasean dauden prozeduretan ere.

3.– Era berean, ikastetxe onuradunek, orokorrean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko dituzte.

4.– Agindu honen bidez ez dira diruz lagunduko 15 ikasle baino gutxiago dituzten taldeak.

4. artikulua.– Eskaeren aurkezpena modu elektronikoan egitea.

1.– Baliabide elektronikoak erabili behar izango dituzte erakunde interesdunek eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko.

2.– Izapidetze elektronikoa arautu egiten dute otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak, Administrazio Elektronikoari buruzkoak, eta Informatika eta Teknologiako zuzendariak otsailaren 9an eman zuen Ebazpenak; ebazpen horren bidez, PLATEA E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa onartu zen.

3.– Eskabidearekin, justifikazioarekin eta deialdiarekin zer ikusia duten gainerako izapideak egiteko jarraibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, honako helbide honetan:

https://euskadi.net/diru_laguntza/2016/sarbideproba/y22-izapide/eu

4.– Eskabidearen ondoko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalean egingo dira:

Https://www.euskadi.net/nirekudeaketak

5.– Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, aipatutako egoitza elektronikoan sartuta.

Eskabideak aurkezteko argibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira, ondorengo helbidean:

https://euskadi.net/diru_laguntza/2016/sarbideproba/y22-izapide/eu

Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera eta bai berorri atxikitako dokumentazioa ere. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

6.– Eskabidearekin batera ondoko derrigorrezko dokumentazioa, 2016-2017 ikasturteari dagozkion datuekin, aurkeztu behar da:

a) Laburpen-fitxa, ikasturtean garatuko den ikaskuntza deskribapenarekin non oinarrizko argibideak adieraziko diren, «Laburpen-fitxa» inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera eginda. Inprimaki hau eskuratzeko, jo euskadi.net helbide elektronikora.

b) Honakoa adierazten duen justifikazio-txostena: ikastaro horiek emateko dagoen beharra; benetako eskea zein den eta proposatutako ikastaroak nola egokitzen diren eske horri; zein ikasleri zuzenduta dagoen, ikasle horien ikaskuntza-beharretara nola egokitzen diren, ikastaro horiek nola osatzen diren dagoeneko zonaldean daudenekin edota zonalde bereko beste ikastetxe batzuek aurkeztu dituztenekin.

Justifikazio-memoria honetan, gutxienez honako alderdi hauek jaso beharko dira:

● Ikastaro horiek antolatu eta emateko arrazoiak: benetan dagoen eskaera, ikasle hartzaileen ezaugarriak eta beren prestakuntza-beharrak.

● Ikastetxearen ibilbidea prestakuntza-ikastaroak ematen edota pertsona helduei prestakuntza ematen: matrikulatutako ikasleak, uzteak, probetara aurkeztuak, proba gainditu dutenak.

● Ikastetxearen eraginpeko zonaldean dagoen eskaintza.

● Finantzaketa zein ikastarotarako eskatzen den, ikastaro horietan parte hartuko duten ikasleen jarraipenerako plana: sarbide-proba gainditu duten ikasleak eta benetan lanbide-heziketako zikloetan matrikulatzen direnak.

● Ikastaroak emateko erabiliko diren giza baliabideak eta baliabide materialak.

● Erabiliko den metodologia eta baliabide didaktikoak.

● Antolamendua, egutegia eta ordutegia.

5. artikulua.– Diru-baliabideak.

1.– Agindu honen xedea betetzeko, 2016-2017 ikasturtean erabiliko diren diru-baliabideak 172.000,00 euro izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

6. artikulua.– Diru-laguntza esleitzeko prozedura.

1.– Diru-laguntzaren esleipena lehiaketa bidez erabakiko da, eskaintzaren finantzaketa eskatu eta Agindu honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituztenen artean.

2.– Eskaerak ondorengo irizpideen arabera balioetsiko dira:

a) Aurkeztutako eskaintzaren egokitasuna eskaera egin duen ikastetxearen eraginpeko zonaldean dauden beharrekiko. Kontuan hartuko da eskaeraren eta izena eman duten ikasleei buruzko datu errealak: 20 puntu gehienez.

Irizpidearen banakapena: kontuan hartuko da eskaeraren eta izena eman duten ikasleei buruzko datu errealak.

20 baino gehiago 20 puntu

16 eta 20ren artean 15 puntu

13 eta 15en artean 10 puntu

10 eta 12ren artean 5 puntu

10 baino gutxiago 0 puntu

b) Ikastaroaren bideragarritasuna, ikastetxearen funtzionamenduaren eta eskarmentuaren ikuspuntutik. Funtzionamenduari dagokionez, kontuan hartuko dira sailaren ageriko inplikazioa ikastaroan eta ikastaroa emateko denbora-plangintzaren zehaztasuna. Bestalde, eskarmentua neurtzeko, aurretik ikastaro hau eman duten ikastetxeen ibilbidea hartuko da kontuan, hau da, talde finkatuak, bertan behera uzteak, aurkeztutakoak, gainditu dutenak: 20 puntu gehienez.

Irizpidearen banakapena:

Ikastetxeak badauka ageriko inplikazioa ikastaroaren garapenean: bai /ez. 0 edo 5 puntu

Ikastetxeak eskatutako kurtsoa emateko denbora-plangintza aurkezten du: oso zehatza / ez oso zehatza/ nulu. 0, 5 edo 8 puntu

Aurreko ikasturtetan kurtso hau eman duten ikastetxeak:

Azken hiru urteetan, ikastetxeak kurtso hauek emateko, taldeak urte guztietan finkatu ditu eta talde bakoitzean 10 ikasle edo gehiagok gainditu dute modulua. 0 edo 7 puntu

Lehenengo aldiz aurkezten diren ikastetxeak:

Kurtsoaren diseinua ondo zehaztuta dago: bai/ez. 0 edo 3 puntu

c) Eskatutako aurrekontuaren konparaketa Agindu honen 7. artikuluari jarraituz, kontuan hartuko dira doikuntza eta desbiazioa: 10 puntu gehienez.

Irizpidearen banakapena:

7. artikuluan ezarritako aurrekontua bezalakoa 5 puntu.

7. artikuluan ezarritakoa baino gutxiago % 5 gutxiago bakoitzean, puntu bat gehiago.

7. artikuluan ezarritakoa baino gehiago % 5 gehiago bakoitzean, puntu bat gutxiago.

3.– Punturik gehien daukaten eskaerak aukeratuko dira, erabilgarri dauden aurrekontu-kredituak agortu arte. Edonola ere, ez dute deialdi honen kontura diru-laguntzarik izango gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten eskaerek. Berdinketa emanez gero kontuan hartuko da aurreko 3 ikasturteko ikastetxearen ibilbidea nolakoa izan den eskolak ematen eskaintza honi dagokionez eta ondorengo datuen ekarpena baloratuko da: baimendutako taldeak, kontsolidatutako taldeak, matrikulatutako ikasleria, ikasketa uzteak, probetan aurkeztutakoak eta gaindituak.

7. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1.– 2016-2017 ikasturtean, heziketa-zikloetarako sarbide-probak prestatzeko emango diren ikastaroen diru-laguntzan barne egongo dira langileria gastuak eta funtzionamendu gastu guztiak, ondorengo mugekin:

a) Emandako diru-laguntza ezingo da izan, inolaz ere, irakaskuntza horiek irakastetik sortutako eta behar bezala justifikatutako aurrekontu-defizita baino handiagoa.

b) Ezin izango ditu inolaz ere honako muga hauek gainditu:

– Goi mailakoa:

Atal komuna: 8.000 euro (180 ordu).

Atal espezifikoa: 8.000 euro (180 ordu).

– Erdi mailakoa:

16.000 euro (360 ordu).

c) Diruz lagundu daitezkeen gastuen kontzeptuak honakoak dira:

– Langile gastuak.

– Funtzionamendu gastuak.

2.– Funtzionamendu-gastuek ezingo dute gainditu finantzatutako gastuen % 30.

Halaber, funtzionamendu-gastu honetatik, bai zuzendaritza-, koordinazio-, kudeaketa- eta administrazio-gastuek eta bai lokalen alokairuarenek ere, ezingo dute gainditu biok batera funtzionamendu-gastuen herena.

3.– Diruz lagundutako jarduerari dagokion zenbatekoaren % 50eraino azpikontratatu ahal izango du erakunde onuradunak.

8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

9. artikulua.– Eskabideetako akatsen zuzenketa.

Diru-laguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo atxiki beharreko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun baliodunen epean osatzeko edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da.

Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bide elektronikoz egingo da. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalean kontsultatu beharko dira.

Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

Aurrekoari kalterik egin gabe, organo kudeatzaileak interesdunei egindako jakinarazpenen oharrak egin ahal izango dizkiete, SMS mezu edo posta elektronikoaren bitartez. Mezuok eskabidean adierazitako telefono mugikor eta posta elektronikoaren kontuetara bidaliko dira. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen baliorik.

10. artikulua.– Ebaluazio Batzordea.

Eskabideen balioespena, xede horretarako sortutako Ebaluazio Batzordeak egingo du. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

– Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendariaren bi teknikari; bata batzordeburuaren egitekoak beteko dituena eta bestea idazkari-lanetan arituko dena, biak Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatuta.

– Lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari bat, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatutakoa.

11. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazpen moduak eta publizitate prozedura.

1.– Agindu honetan ezarritako diru-laguntza emateko prozedura ebazteko epea gehienez ere, 6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

2.– Deialdi honetan aurkezten diren eskaera guztiak prozedura bakar batean izapidetuko dira, eta Heziketa eta Ikaskuntza zuzendariari dagokio deialdiaren ebazpena ematea, Ebaluazio Batzordearen proposamenez.

3.– Ebazpenean erabakiko da eskatutako diru-laguntzak eman edo ukatzea. Lehenengoetan erakunde onuraduna, diruz lagundutako ikastaroak eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira. Ukatutakoen kasuan, diru-laguntza ukatzeko arrazoiak adieraziko dira.

4.– Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta biharamunetik hasita izango du eragina. Argitalpenaren helbidea hau izango da:

https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/

Aurrekoari kalterik egin gabe, interesdunei egindako jakinarazpenen oharrak egin ahal izango dizkie organo kudeatzaileak, SMS mezuekin edo posta elektronikoaren bitartez. Mezuok eskabidean adierazitako telefono mugikor eta posta elektronikoaren kontuetara bidaliko dira. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen baliorik.

5.– Goiko paragrafoan adierazitako epea igaro eta prozeduraren ebazpenik jakinarazi ez bada, interesatuek euren eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 44.1 artikuluari jarraituz.

6.– Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpenaren prozeduraren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, Ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

12. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

Diru-laguntzaren ordainketa epe bitan egingo da; lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren % 40koa izango da, agindu honetako 15.4.a) artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, diru-laguntzari uko egin ez bazaio; eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa, berriz, artikulu beraren 3) eta 4.e) ataletan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.

Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira, egoitza elektronikoaren ‘Nire Kudeaketak’ atalean sartuta: http://www.euskadi.net/nirekudeaketak.

Justifikazioari buruzko zehaztapenak ondorengo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan xehatzen dira:

https://euskadi.net/diru_laguntza/2016/sarbideproba/y22-izapide/eu

13. artikulua.– Diru-laguntzaren aldaketa, berrikusketa eta itzulketa.

1.– Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetan aldaketarik gertatu bada aldatu egin ahal izango da diru-laguntzak ematen dituen ebazpena betiere ezarritako gutxienezko betekizunak gordez gero.

2.– Jasotako diru-laguntzaren itzulketa eta dagokion berandutza-korritua ondorengo arauetan zehazten da: Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaile Legeko 53. artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bategina), abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko II. tituluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan.

3.– Jasotako diru-laguntza eta sortutako legezko interesak itzuli beharko dira, aipatu araudian zehaztu zirkunstantziak, ondorengoak, eta berezki honako hauek agertuz gero:

a) Burutzen den proiektuaren eta ikastetxe onuradunek aurkeztutako azken txostenaren jarraipenetik jarduera onartzerakoan, hasierako proiektuan aurreikusitako gutxieneko helburuak ez dituztela lortzen ondorioztatzea.

b) Agindu honetan eta Agindua garatuko duten ebazpenetan xedatutakoa nola edo hala ez betetzea.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten eginbeharrak ez betetzea.

4.– Itzultzeko prozedura abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan araututa dago (1992ko otsailaren 17ko EHAA).

III. KAPITULUA
DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROEN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA

14. artikulua.– Jarraipena eta ebaluazioa.

Heziketa-zikloetarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak ezarritako baldintzetan gauzatzen direla bermatzeko Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak horien jarraipena egingo du Hezkuntza Ikuskaritzaren bidez.

15. artikulua.– Diruz lagundutako ikastetxeen betebeharrak.

1.– Deialdi honen barruan, 2016-2017 ikasturtean, lanbide heziketarako zikloetara sartzeko probak prestatzeko diruz laguntzen diren ikastaroak, Ikastetxearen Urteko Plangintzan sartu beharko dira.

2.– Ikasketa Burutzak diruz lagundutako ikastaroa abian jartzen dela zaindu eta horretarako jarduerak koordinatu beharko ditu. Lan hori Ikasketa Burutzak berak egingo du edo, bestela, berak eskuordetzen duen irakasleak, modalitate horretako prestakuntza-koordinatzailea izango denak. Koordinatzaile horrek, aldiro, eskaintzaren eta euren jardueraren garapenari buruzko informazioa emango dio ikasketa-burutzari, eta zuzendaritza-taldearen bileretara joan ahal izango da gai horrekin zerikusia duten gaiak aztertzen direnean.

3.– Ikastetxe onuradunek azken txosten bat egingo dute, eta bertan, diruz lagundutako ikastarorako aurreikusitako helburuen lorpen-maila eta emaitzen berri emango dute. Aipatutako txostena «Azken memoria» inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egin eta «Nire Kudeaketak» bide elektronikoz bidez bidali egin beharko da, 2017ko uztailaren 31 baino lehenago helaraziko diote.

4.– Diru-laguntza jaso duten ikastetxeek ondorengo beste betebehar hauek ere izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, deialdiaren ebazpena jakinarazten den biharamunetik aurrera, hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek esanbidezko ukapena egiten ez badiote eta idatziz horren berri ematen ez badute, diru-laguntza onartzen dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza, eman den xede jakinerako erabiltzea.

c) Onuradunek programa, jarduera, inbertsio edo diruz lagun daitezkeen edozein motatako ekintzen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egin beharko dute, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.

d) Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta EAEko Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dieten informazioa ematea, deialdi honen kargurako jasotako diru-laguntzei buruz.

e) Lanbide Heziketako zikloak eskaintza partzialean irakasteko diruz lagundutako ikastetxeek artikulu honetan adierazitako betebehar guztiak ere betetzea.

f) Txosten ekonomikoa eta egindako gastuaren laburpena aurkeztu beharko da, ondorengo agiriak erantsita: gastu guztien zerrenda exhaustiboa, kapituluak eta kontzeptuak kontuan hartuta ordenatuta, fakturen zerrenda kronologikoki antolatuta eta beste edozein frogagiri, betiere legez onartuta badaude eta emandako diru-laguntzari badagozkio. Txosten hori «Txosten ekonomikoa» inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egin, eta «Nire Kudeaketak» bide elektronikoz bidez bidali egin beharko da, 2017ko uztailaren 31 baino lehen.

Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu diruz lagundutako jardueraren ziurtagiriak, hain zuzen ere egoki irizten dituenak, diruaren kopuru osoak, diru-laguntzen kopuruak zuzenak direla eta diru-laguntzak eurak ondo erabili direla ziurtatzeko.

Ikastetxe onuradunek jasotako funtsen erabileraren egiaztagiriak gorde beharko dituzte, egiaztatu eta kontrola daitezkeen bitartean.

5.– Halaber, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte diruz lagundutako ikastetxeek.

16. artikulua.– Etengabeko Ikaskuntzako lurralde unitateak.

Ikasturtea amaitzean, ikastetxeek bidalitako txostenean edo beharrezkoa den beste edozein datu nahiz txostenetan oinarrituta, dagokien Etengabeko Ikaskuntzako Lurralde Unitateak ondoko agiriak igorriko dizkio Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzari:

– Ikastetxeen zerrenda. Zerrenda horrekin batera ikastetxe bakoitzari onartutako ikastaroak aurreikusitako helburuak zenbateraino bete dituzten adieraziko da eta gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.

– Ikastetxeka, ikastaro bakoitzean parte hartu duten ikasle-kopuruari eta ikasleek izan dituzten emaitzei buruzko txostena.

17. artikulua.– Irakaste-aldiko gorabeherak.

Irakaste-aldian, prestakuntza garatzean, gorabeherarik egongo balitz ikastaroak antolatu eta irakasteko diru-laguntza jaso duten ikastetxeetan, dagokien Ikuskaritzako Lurralde-Burutzak txostena igorriko dio Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzari diru-laguntza emateko kontuan hartutako balditzetan izan diren aldaketak adieraziz edota helburu bererako jasotako beste diru-laguntza batzuk jaso dituela adieraziz. Horrenbestez, Zuzendaritza horrek behar diren neurriak hartuko ditu diru-laguntzak esleitzeko ebazpena aldatzeko, baldin eta laguntzen onuradun izateko gutxieneko baldintzak betetzen jarraitzen badu; hori guztia azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.1.i) artikuluaren arabera. Dekretu horren bidez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.

18. artikulua.– Datu pertsonalak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzaren Eskaintza Partzialaren fitxategian jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek, Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek aurreikusi ez duenari dagokionez, aitzat hartuko da 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta halaber, diru-laguntza publikoak erregulatzen duten arauak.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean. Epe biok agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Hirugarrena.– Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak beharrezkoak diren ebazpenak erabakitzeko eskumena izango du, agindu honek ezarritakoa behar bezala bete dadin.

Laugarrena.– Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala