Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2016ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1515

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena; honen bidez, Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzeari buruzko apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2015eko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da.

Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu eta ekipatzeko diru-laguntzak ematen dira (2006ko ekainaren 4ko EHAA, 106. zk.).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduaren bidez, laguntzen deialdia egin zen 2015. urterako, laguntza horiek eskatzeko epea irekiz.

Aipatutako dekretu horren 11.4 artikuluan ezarritakoa betez, eta kasuan kasuko ebazpena banan-banan jakinaraztea eragotzi gabe, Landa Garapenaren eta Itsasertzaren zuzendariak ebazpena eman du denek jakiteko dekretu horren babesean onuradun izango diren pertsonak nor diren eta diru-laguntzen kopuru osoa zenbatekoa den; ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horrenbestez, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2015eko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzeari buruzkoa da dekretu hori.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a..

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala