Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2016ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1453

16/2016 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Gobernu Kontseiluak 2005eko irailaren 13an hartutako Erabakia argitara ematea, Alonsotegiko (Bilbo-Balmaseda errepidea, 10.5 KP - Bizkaia) Arkema Química, SA enpresako instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana indarrik gabe uztekoa.

2016ko martxoaren 22an egindako bileran, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau onartu zuen: Alonsotegiko (Bilbo-Balmaseda errepidea, 10.5 KP - Bizkaia) Arkema Química, SA enpresako instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana indarrik gabe uztea, zein Gobernu Kontseiluak onartu baitzuen 2005eko irailaren 13an hartutako Erabakiz, eta horri beharrezko publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Alonsotegiko (Bilbo-Balmaseda errepidea, 10.5 KP - Bizkaia) Arkema Química, SA enpresako instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana indarrik gabe uzteko Erabakia, zein Gobernu Kontseiluak onartu baitzuen 2005eko irailaren 13an hartutako Erabakiz; eranskinean jasota dago erabaki hori.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK MARTXOAREN 22AN EMANDAKO 16/2016 EBAZPENARENA
ERABAKIA, ALONSOTEGIKO (BILBO-BALMASEDA ERREPIDEA, 10.5 KP - BIZKAIA) ARKEMA QUÍMICA, SA ENPRESAKO INSTALAZIOEN KANPO LARRIALDIETAKO PLANA ERAGINIK GABE UZTEN DUENA

Babes zibilaren arloko Estatuko oinarrizko araudia Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Legea da gaur egun, eta hori garatzen duten irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretua -istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena- eta irailaren 19ko 1196/2003 Errege Dekretua -istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko eta planifikatzeko babes zibileko Oinarrizko Jarraibidea onartzen duena-. Aipatu legeak, bada, babes zibileko larrialdi bat eragin dezaketen jardueren katalogo ofizial bat aurreikusten du, eta, jarduerok egiten dituzten enpresak KLP bat izatera behartzen ditu, istripu larrien ondorioak prebenitzeko edo arintzeko. Aurrez aztertu, sailkatu eta ebaluatuta egon behar dute istripuok KLPan, eta, gainera, hauek zehaztu behar dira: babes-neurri egokienak, behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak, eta esku hartuko duten agintari, organo eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.

Alonsotegiko (Bilbo-Balmaseda errepidea, 10.5 KP - Bizkaia) Arkema Química, SA enpresako instalazioek jaso zuten KLP, Gobernu Kontseiluak 2005eko irailaren 13ko Erabakiaren bidez onartua (2005eko urriaren 4ko EHAA, 189. zenbakia), izan ere, babes zibilaren arloko araudiak eragiten baitzion (garai hartan, uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuan jasotako arautegiak eta 119/2005 eta 948/2005 Errege Dekretuak).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak jakinarazpena bidali du esanez Arkema Química, SA enpresak gai arriskutsuen biltegiratzea eten egin duela. Beraz, ez dago arrazoirik babes zibilaren arloko oinarrizko araudia enpresari betearazteko eta beharrezkoa da instalazio horien KLP indarrik gabe uztea.

Horregatik, eta Segurtasuneko sailburuak hala proposatu duenez, dena ondo aztertu ondoren, honako erabakia hartu du Gobernu Kontseiluak:

ERABAKIA

«Lehenengoa.- Alonsotegiko (Bilbo-Balmaseda errepidea, 10.5 KP - Bizkaia) Arkema Química, SA enpresako instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana indarrik gabe uztea, zein Gobernu Kontseiluak onartu baitzuen 2005eko irailaren 13an hartutako Erabakiz. Izan ere, enpresa, azaldutako arrazoiengatik, kanpoko larrialdietako plana izan beharretik salbuetsita dago.

Bigarrena.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du».


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana