Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2016ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1397

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 23koa, Industriako sailburuordearena, Elkartzen Programako laguntzak 2016ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak Elkartzen programa arautzen du (2005eko apirilaren 20ko EHAA, 74. zk.) –agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez aldatu da (2012ko ekainaren 22ko EHAA, 122. zk.)–. Elkartzen Programaren bidez, laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten.

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legearen arabera.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeek kanpo sustapeneko jarduerak egiteko laguntzen «Elkartzen Programa» arautzen duen Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko 2016ko ekitaldirako deialdia egitea. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Elkartzen Programako laguntzak 2016ko ekitaldian emateko deialdia egitea. Elkartzen Programaren bidez, laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo-sustapeneko jarduerak egiteko. Programa hori, bestalde, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduaren bidez arautu zen –agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez aldatu da.

Xede horretarako, guztira, 1.600.000,00 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legean ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.

Zenbateko hori aldatu ahal izango da, guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe gera litezkeen aurrekontu-baliabideen arabera, betiere laguntza-programa horiei buruzko ebazpenak hartu baino lehen. Halakorik gertatuz gero, Industriako sailburuordearen ebazpen bidez jakinaraziko da. Halaber, 2014-2020 eperako Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (Feder) Elkartzen Programa hau finantzatzen lagundu ahal izango du.

2. artikulua.– Betekizunak.

Elkartzen Programaren laguntzak –alegia, irabazi-asmorik gabeko erakundeei kanpo sustapeneko jarduerak egiteko zuzendutako laguntzak– eskuratu ahal izateko, programa hori arautzen duen aginduaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte eskatzaileek.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Eskabidea www.euskadi.eus/industria webgunean bete eta gordeko da. Behin grabatuta, inprimituko da. Eskatzaileek leku hauetan aurkez ditzakete eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean; sail horrek lurralde historiko guztietan dituen lurralde-ordezkaritzetan; eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

2.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean irekiko da, 09:00etan, eta 2016ko maiatzaren 13an amaituko da, 12:00etan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 23a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala