Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1319

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluko 4. idatz-zatian eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 84. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, aditzera ematen dira emakida-eskubidea amaitzeko espediente batzuk. Emakida-eskubide horien ezaugarriak, iragarki honen I. eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki irizten zaien dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua – 20015 Donostia.

Eta guzti hori argitara ematen da jende oro jakitun izan dadin eta I. eranskinean aipatutako interesdunentzako banakako jakinarazpen balioa izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 15a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala