Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1318

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2015eko Isurien kontrol-kanonaren kitapena, bertaratu ondoren egindakoa.

Aipatutako kitapena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluari jarraituz, ahaleginak egin dira erantsita doan zerrendan zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie aipaturiko zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak direla– jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Uraren Euskal Agentzian (Orio kalea 1-3, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, biharamunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, espedienteari dagokion administrazio-egintza (eranskinean zehazten da espedientea).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 4a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala