Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1317

IRAGARKIA, Sobrinos de Manuel Cámara, SAk Pasaiako Portuko (Gipuzkoa) biltegi batean urak lurretik itsasora isurtzeko eskatutako baimenaren espedientea jendaurrean jartzen duena.

Espedientearen kodea: VTM-G-2016-0002

Eskatzailea: Sobrinos de Manuel Cámara, S.A.

Jarduera: Altzairuzko Bobinen Biltegia.

Jardueraren Kokapena: 7. Biltegia - Pasaiako Portua (Gipuzkoa).

Ingurune Hartzailea: Pasaiako Portua.

Isurketa Gunea: UTM Koordenatuak: X = 588.074; Y= 4.796.826

Isurketa-Mota eta Bolumena: Langileek higienerako erabilitako urak, aurrez putzu septikoan iragazki biologikoaren bidez tratatu eta gero (88 m3 urtean).

Hori guztia jendaurrean egongo da egutegiko eta ondoz ondoko hogei (20) egunez, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Aldi horretan, bada, isurketa horrek kalte egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan, Donostian (Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua). Izan ere, han egongo da espedientea eskuragarri, nahi duenak azter dezan

Donostia, 2016ko otsailaren 11.

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoko Burua,

JON ANDER ARRIETA BERASARTE.


Azterketa dokumentala