Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1313

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bastidako erdigunea-GNL gas natural likidotuko instalazioa Arabako Bastidako udalerrian ezartzeko proiektua.

Zenbait xedapenetan ezarritakoaren ondorioetarako – zehazki, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko BOE); abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE); Desjabetzeari buruzko abenduaren 16ko Legean (1954-12-17ko BOE) eta apirilaren 26ko haren Erregelamenduan (1957-06-20ko BOE); eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (1992-11-27ko BOE) –, jendaurrean jartzen da instalazio-proiektu hau, bai eta haren eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza ere:

Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución, S.A.U.

Helbidea: Concha Jenerala 20, Bilbao.

Eskaeraren xedea: baimena eskuratzea eta honako instalazio hau onura publikokoa dela deklaratzea: Bastidako erdigunea – GNL gas natural likidotuaren instalazioa, Bastidako udalerrian ezartzea.

Instalazioaren ezaugarriak: aurkeztutako proiektuan daude jasota.

Aurrekontua: 189.692,18 euro.

Eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda: eranskinean jasotakoak.

Proiektua argitara ematen da nahi duen orok azter dezan Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Bastidako udaletxean. Egoitza horietan, halaber, bidezko iritzitako alegazioak (hiruna ale) aurkeztu ahal izango dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 9a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala