Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1312

IRAGARKIA, 2016ko martxoaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «La Jara-Fabio Murga» zirkuituko aireko eta lurpeko linea elektrikoaren linea berria, 30 kV-ko bakuna, Zallako eta Balmasedako udalerrietan (Bizkaia), otsailaren 19an Lurralde Ordezkaritza honi jakinarazitako baldintza berrien ondorioz.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA), jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera; horretarako eskabidea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k egin du.

Espedientea: 48-AT-H-2015-44 (L-8228) GHC/TLE.

– Kokalekua: Zallako eta Balmasedako udalerriak.

– Aurrekontua guztira: 750.536,38 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

Balmasedako udalerrian zerbitzua eman eta eskatutako energia hornitzeko eskaerei erantzun ahal izateko, aurreikusten da «La Jara-Fabio Murga» zirkuituko aireko eta lurpeko linea elektrikoaren linea berria, 30 kV-ko bakuna, Zallako eta Balmasedako udalerrietan. Hauek dira ezaugarriak:

(Ikus .PDF)

Onura publikoaren deklarazioa eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2016ko martxoaren 3a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala