Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ARARTEKOA
1308

IRAGARKIA, Arartekoa erakundearentzat informatika-zerbitzuak prozedura irekiaren bitartez kontratatzeko deialdiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Ararteko erakundea.

b) Espedientea bideratuko duen saila: Aurrekontu eta Ekonomia Kudeaketako eta Administrazio, Langile eta Mantentze-lanetako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-001/16.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: goiburuan adierazitakoa.

b) Banaketa atalka: ez dago.

c) Kontratua burutzeko tokia: Vitoria-Gasteiz.

d) Burutzeko epea: bi urte; epe hori urtebetez luzatu ahal izango da.

3.– Tramitazioa, esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazio aurrekontua: 110.000 euro (BEZa sartu gabe), aurreikusitako bi ekitaldietarako.

4.1.– Aleko prezioa, gehienez ere:

– 26,00 euro/orduko sistemetako teknikariagatik (BEZa sartu gabe). 31,46 euro/orduko (BEZa barne).

– 36,00 euro/orduko aholkulariagatik (BEZa sartu gabe). 43,56 euro/orduko (BEZa barne).

4.2.– Goren mugako prezioa, gehienez ere:

– 4.100 euro/urteko hardwarearen mantentze-lanengatik (BEZa sartu gabe) / 4.961 euro/urteko (BEZa barne).

– 2.800 euro/urteko segurtasun kopiengatik (BEZa sartu gabe) / 3.388 euro urteko (BEZa barne).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: kontratu-esleipenaren prezioaren % 5, BEZa sartu gabe.

6.– Agiriak eta informazioa lortzeko bidea.

a) Arartekoaren egoitza: Prado kalea 9, 01005 Vitoria-Gasteiz / Tel.: 945 13 51 18 / Faxa: 945 13 51 02 / Weba: https://sede.ararteko.eus/contratante E-posta: m-barcenilla@ararteko.eus

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: eskatutako sailkapena (bai/ez): ez. Enpresek bi bide izango dituzte aukeran beren ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko: aipaturiko talde, azpitalde eta kategoriako sailkapena erabiliz edo jarraian adierazten diren berariazko kaudimen-baldintzak betetzen dituztela egiaztatuz.

Enpresek honako sailkapen hau aurkeztu beharko dute:

Taldea: V, Azpitaldeak: 2 eta 3, Kategoria: A.

Orobat, enpresek honela ere egiaztatu ahal izango dute beren ekonomia- eta finantza-kaudimena: kontratuaren xedearekin zerikusia duten jardueretan, azken bost urteetan egin dituzten lan edo zerbitzu nagusien bitartez, baldin eta lan horiek urtean batez beste 100.000 euroko edo gehiagoko negozio-bolumenaren adierazgarri badira, kontratuan aipatzen den eremuan.

Gaitasun teknikoa edo profesionala. Enpresak azaldu behar du kontratua gauzatzeko giza baliabide eta baliabide material nahikoak dituela, baita lantalde teknikoa eta aholkularitza-taldea ere, zerbitzua egiteko behar diren profiletara egokitzen den mailarekin. Zehatz-mehatz adierazi beharko dira norberaren curriculumak (baldintza teknikoen agiriko 5. atalean ezarritakoaren arabera), eta lanbide-eskarmentua eta balizko ziurtagiriak ere erantsi beharko dituzte. Eskatutako baldintzak betetzen dituztenen artean, kontratua gauzatzeko zein pertsona proposatzen dituzten zehaztu beharko dute.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak noiz eta nola aurkeztu.

a) Aurkezteko azken eguna: 15 egun natural, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatularen 28. klausulan eskatutakoa.

c) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia.

9.– Proposamenak irekitzea.

a) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia.

b) Eguna eta ordua: eskaintzen gutun-azalak irekitzeko jendaurreko ekitaldia aldez aurretik jakinaraziko zaie lizitatzaileei, posta elektronikoz.

10.– Beste argibide batzuk: ikusi administrazio-baldintzak eta betebehar teknikoak.

11.– Iragarpen-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 14a.

Arartekoa,

MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala