Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1303

AGINDUA, 2016ko martxoaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, zeinen bidez izendatzen baitira Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Kontseiluko kideak.

Osasuneko sailburuaren 2009ko urtarrilaren 14ko Aginduaren bidez sortu zen Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordea, organo aholku-emaile izateko sortzetiko gaixotasunak jaioberriengan bahetzeko arloan laguntza teknikoa emateko, Osasun Saileko aholku batzordeen araubidea arautzeko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoaren esparruan.

Ondoren, Osasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 13ko Aginduaren bidez aldatu zen 2009ko urtarrilaren 14ko Agindua, Kontseilua osatzen duten kide-kopuruari eta horien banaketari dagokionez. Kide horiek Osasuneko sailburuak izendatu behar ditu, eta halaxe egin zen 2015eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez, baina izendapen hori eguneratu behar da egun, izan ere, batzordeko kide zenbaitek erretiroa hartu baitu.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordeko kide, Programaren koordinatzaile gisa:

– Ana Aguirre Unceta-Barrenechea, Gabriel Saitúa Muñizen ordez.

– Idoia Martínez Fernández de Pinedo, Mercedes Martínez Ayucarren ordez.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 11.

Osasuneko sailburua,

JON DARPON SIERRA.


Azterketa dokumentala