Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1302

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinen bidez diru-laguntzak ematen baitira 2015-2016 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 9ko Aginduaren bidez iragarri zen, 2015-2016 ikasturtean, lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko diru-laguntzen deialdia.

Eskabide-espedienteak azterturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua da diru-laguntzak ematea lanbide-trebakuntzako titulu bat eskuratzera bideratutako ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko ikasleen tutoretza-lanak egiteari lotutako gastuak finantzatzeko; 2015-2016 ikasturtean, enpresetan eta Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpen bidez baimendutako prestakuntza-zentroetan txandaka garatutako ikasketa-prozesu baten bidez eskuratuko dira itulu horiek. Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen dira prestakuntza-zentro horiek, baita kasu bakoitzean zehazten den onartutako plan-kopurua eta zenbatekoak ere, eta, II. eranskinean, aldiz, onartu ez diren eskabideak zerrendatzen dira.

2. artikulua.– Diru-laguntza bi alditan ordainduko da. Lehenengo aldian, pertsona edo erakunde titular onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 50 ordainduko da, betiere 2015eko abenduaren 9ko 15.1 artikuluan zehaztu epea igaro bada. Bigarren aldian, gainerako zenbatekoa ordainduko da, diruz lagundutako jarduera amaitu eta agindu honetako 11. artikuluan zehaztutako agiri bidezko justifikazioa egin ondoren.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala