Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1301

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako Hautaketa Batzordea nork osatuko duen jakitera emateko dena.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiten duen 2015eko abenduaren 14ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren proposamenak ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako Hautaketa Batzordeko kideen zerrenda argitaratzea. Hauek dira:

– Josu Gerediaga Egurrola, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria. Batzordeburua izango da eta, kalitate botoa izanik, azken hitza izango du boto berdinketa gertatuz gero.

– Marlen Eizaguirre Marañón, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako ordezkaria, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak izendatua.

– Elvira C. García Vidales, Euskadiko Gazteen Kontseiluko ordezkaria, Kontseiluak proposatua eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gazteria eta Kiroletako zuzendariak izendatua.

– Ricardo Fernández Quintana, Itziar Irazabal Aguirre, Tomás Aranberri Epelde, Giovana Claudia Sánchez Zavalaga, Elisabeth Zubizarreta Arruabarrena, Iñigo Collantes Martínez, Emilio López Martínez eta Belén Citoler Ramos, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak proposatuak eta Gazteria eta Kiroletako zuzendariak izendatuak. Garapenerako lankidetza-programetan diharduten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetako ordezkariak dira.

– Silvia Torre Goikoetxea, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria, Gazteria eta Kiroletako zuzendariak izendatua. Idazkaria izango da eta hitza izango du, baina botorik ez.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala