Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1300

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bitartez argitaratzen diren haurreskola pribatuentzako 2015-2016 ikasturterako diru-laguntzak».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Hezkuntzako sailburuordearen 2016ko martxoaren 1eko Ebazpenean, zeinaren bitartez argitaratzen diren haurreskola pribatuentzako 2015-2016 ikasturterako diru-laguntzak –2016ko martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria, 53. zk.–, gisa horretako huts bat dago, hain zuzen ere ez da agertzen dagokion eranskina. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da, eta eranskin hori berriz argitaratzen.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala