Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1158

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 791/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Miren Nekane Rodriguez Gomez-ek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen honek,

Honako hau jakinarazten dut: Enrique Perez Guerrero jauna, ezkongabea, Joseren eta Anaren semea, espainiarra, 1938ko azaroaren 1ean Murtzian jaio eta 2014ko otsailaren 24an Bilbon hil zen (azken helbidea Bilboko Errekalde Larraskitu kaleko 24. zenbakian izan du). Enrique Perez Guerrero jauna testamenturik egin gabe hil zen eta, hori dela-eta, epaitegi honetan jaraunspeneko ondasunetan esku hartzeko bideratu den prozeduraren ondoriozko abintestato-jaraunsleak deklaratzeko pieza banandu honetan, hau erabaki da 2016-02-15eko ebazpenaren bidez: jaraunspena jasotzeko eskubidea dutela uste dutenei dei egitea (3. deian), epaitegi honetan ager daitezen jaraunspena erreklamatzeko, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera. Kausatzailearekin duten ahaidetasuna egiaztatu beharko dute, eta ohartarazten zaie zuzenbidearen arabera dagokien kaltea izango dutela baldin eta egiaztatzen ez badute.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko otsailaren 15a.

EPAILE MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala