Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1108

AGINDUA, 2016ko otsailaren 26koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, enpresa txiki eta ertainei, banako esperesaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren lehenengo deialdia argitara emateko dena. Programa hori otsailaren 16ko 21/2016 Dekretuan dago araututa.

Enpresa txiki eta ertainei, banako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2016rako programa garatzen duen martxoaren 19ko 21/2016 Dekretuak finantziazio-lerro bat irekitzen du aipatutako kolektiboei laguntzeko, gehienez 600 milioi eurokoa, kapital zirkulatzailearen beharrei erantzuteko.

Dekretu horretan daude araututa: kreditua lortzeko baldintzak, erakunde onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna eta maileguen baldintzak, baita elkarren bermerako sozietateetan eta finantza-erakunde laguntzaileetan egin beharreko izapideen prozedurak ere. Horretarako, Ogasun eta Finantza Sailak behar diren lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu programari atxikita dauden elkarren bermerako sozietateekin eta finantza-erakundeekin.

Aipatutako dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, finantzaketa-lerroaren lehenengo deialdia egin behar da, behar diren arauak emanda. Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Otsailaren 16ko 21/2016 Dekretuan xedatutako finantzaketa-lerroaren lehenengo deialdia egitea da agindu honen helburua. Dekretu horren bidez, enpresa txiki eta ertainei, banako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzen da 2016rako.

Finantza-erakunde laguntzaileek honako mailegu-kopuru hau emango dute: 130 milioi euro enpresa txiki eta ertainetarako, eta 20 milioi euro enpresaburu indibidual eta profesional autonomoentzako, betiere hurrengo deialdietan zenbateko hori handitzeko aukera alde batera utzi gabe.

Hala ere, Ogasun eta Finantza Sailak zenbatekoak berresleitu ahal izango ditu, dekretu honetan azaltzen diren kolektiboetako batean finantzaketa-eskaria nahikoa izan ez den kasuetan.

I. eranskinean dago jasota elkarren bermerako sozietate laguntzaileen eta horien sukurtsalen zerrenda. II. eranskinean, berriz, finantza-erakunde laguntzaileen zerrenda.

2. artikulua.– Eskabideak.

1.– Eskabideak eta gainerako agiriak elkarren bermerako sozietate laguntzaileen sukurtsaletan aurkeztu behar dira. Bulego horien zerrenda I. eranskinean dago.

2.– Eskabidearen eredua eta inprimakiak agindu honetako I. eranskinean zehazten diren sukurtsaletan eskuratu ahal izango dira, edo, bestela, Interneteko www.euskadi.eus helbidean.

3.– Agindu honen lehenengo artikuluan ezarritako mailegu-kopurua agortu arteko laguntza emango zaie finantza-laguntza emateko programan sartzeko eskaerei, edo artikulu horretan bertan aurreikusitako gehikuntzaren ondorioz ezarritakoa agortu artekoa. Elkarren bermerako sozietate laguntzaileetan sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera sartuko dira eskaerak programan. Mailegu-kopurua agortzen denean, Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da horren berri; ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 26a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

I. ERANSKINA
ELKARREN BERMERAKO SOZIETATE LAGUNTZAILEAK

ELKARGI EBB www.elkargi.es

Egoitza nagusia:

Mikeletegi pasealekua 50.

20009 Donostia

Telefonoa: 943 30 90 60

Helbide elektronikoa: elkargi@elkargi.es

Arabako Eskualdeko Zuzendaritza:

Posta kalea 24, 1.a

01001 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 945 23 12 12

Helbide elektronikoa: earaba@elkargi.es

Bizkaiko Eskualdeko Zuzendaritza:

Plaza Biribila 4, 2.a.

48001 Bilbao

Telefonoa: 94 423 82 28

Helbide elektronikoa: ebizkaia@elkargi.es

Gipuzkoako Eskualdeko Zuzendaritza:

Mikeletegi pasealekua 50.

20009 Donostia

Telefonoa: 943 30 91 77

Helbide elektronikoa: egipuzkoa@elkargi.es

OINARRI, Sociedad de Garantía para la Economía Social, EBB www.oinarri.es

Egoitza nagusia:

E-3 eraikina, 2. solairua,

Arabako Parke Teknologikoa.

Miñao. 01510 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 945 29 82 80

Helbide elektronikoa: araba@oinarri.es

Bizkaiko ordezkaritza:

Granada eraikina,

Kale Nagusia 38, 8. esk.

48009 Bilbo

Telefonoa: 944 24 87 08

Helbide elektronikoa: bizkaia@oinarri.es

Gipuzkoako ordezkaritza:

Idiakez kalea 13, 1.a, 6. bulegoa

20004 Donostia

Telefonoa: 943 44 06 66

Helbide elektronikoa: gipuzkoa@oinarri.es

II. ERANSKINA
FINANTZA-ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Bankuak:

– Kutxabank, S.A.

– Caixabank, S.A.

– Bankinter, S.A.

– Banco Santander, S.A.

– Banco de Sabadell, S.A.

– Bankoa, S.A.

– Targobank, S.A.

Kreditu-kooperatibak:

– Caja Laboral Popular, C.C.

– Caja Rural de Navarra, S.C.C.


Azterketa dokumentala