Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1064

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 26koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait diru-laguntza, herritar orok izan dezan horien berri. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko abuztuaren 6ko Aginduaren bidez arautu ziren diru-laguntza horiek, ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazte-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta horietarako deialdia egiteko aginduaren bidez, alegia.

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta agindu honek xedatzen duenez nahitaezkoa dela emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.

Hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hau ondoko eranskinean zehazten da:

1. eranskina.– Irabazte-asmorik gabeko erakundeei ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiteko emandako diru-laguntzen zerrenda (2015eko abuztuaren 6ko Agindua, 2015eko abuztuaren 17ko EHAA, 154. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 26a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala