Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2016ko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BASAURIKO UDALA
1021

IRAGARKIA, jakinarazteko behin betikotzat jotzen dela 3613/2015 Dekretuan adierazitako nahitaezko desjabetzeko ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrenda; desjabetze hori lotuta dago Begoñako Andramari kaleko 19ko higiezinean igogailu bat instalatzearekin.

Basauriko alkateak zera xedatu du, 8/2016 Dekretuaren bidez:

Lehenengoa.– Blanca Santos Martín andreak aurkeztutako eskabidea ezestea. Bertan eskatzen zuen bera hartzea Begoñako Andramari 19an igogailua jartzeko desjabetu beharreko ondasunaren titulartzat.

Bigarrena.– 3613/2015 Dekretuan jasotako ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtzea.

Hona hemen desjabetzeak eraginpean hartutako titularrak:

(Ikus .PDF)

Erregistroko titularren ordezkaritzan, Luis M.ª eta Carlos Elorrieta, Panaderías Alberdikoak.

Eraginpeko azalera: 0,84 m2 (Begoñako Andramari kaleko 19ko higiezinetik), batez besteko altuera 0,96 m-koa (gehieneko altuera, 1,50 m; gutxieneko altuera, 0,41 m), trastelekuen 7,96 m2-ko azalera osotik.

Hirugarrena.– Iragarki hau legeak ezarritako baldintzetan argitaratzea (Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, EHAAn eta prentsan), eta interesdun guztiei horri buruzko jakinarazpena ematea.

Hau guztia argitaratzen da, NDLren 7. artikulua eta NDAren 16. artikulua betetzeko, eta azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Era berean, argitaratze honek jakinarazpenaren balioa izango du, lege bereko 59.1 artikuluan aurreikusitako moduan egiterik egon ez den kasuetan.

Basauri, 2016ko otsailaren 25a.

Alkatea,

ANDONI BUSQUET ELORRIETA.


Azterketa dokumentala