Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2016ko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1019

IRAGARKIA, B-16/2015-T zehapen-prozeduran, Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak irekitakoan, egin den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Adelia Paniz Barbaro andreari –lehen Getxoko Kasune kalean (29 zk-an) zegoen «Bar Cafeteria Paniz» establezimenduaren titular ohiari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko otsailaren 16an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren balizko arau-hauste arin batengatik irekitakoan (tabakoaren kontsumoa).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko, eta, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea, 39 A (5. solairuan)- gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2016ko otsailaren 25a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala