Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2016ko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1018

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, honako iragarki hau aldatzekoa: Bilboko Hiri Trenbidearen 3. lineako Etxebarri-Alde Zaharra zatiaren obren zuzendaritzan laguntzeko zerbitzuari buruzko lizitazio-iragarkia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak hauteman dira Euskal Trenbide Sarearen iragarki baten testuan, zehazki Bilboko Hiri Trenbidearen 3. lineako Etxebarri-Alde Zaharra zatiaren obren zuzendaritzan laguntzeko zerbitzuaren lizitazioari publizitatea ematen dion iragarkian (2009ko maiatzaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 95. zk.). Hori dela eta, iragarki hori aldatuko da, beste puntu bat, 11.a, sartuta, euskarazko nahiz gaztelaniazko bertsioan; hona hemen puntu horren edukia:

«11.– Proiektu hau Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatuko du. Azkenik haren proposamena onartzen bada, Kontseiluaren 2006ko abenduaren 8ko 1828/2006 (EE) Erregelamenduaren 7. artikuluko 2. paragrafoko d letran aurreikusitako zerrenda publikoan agertuko da.»

Bilbao, 2016ko otsailaren 24a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana