Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2016ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
998

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 22koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinen bidez esleitzen baitira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 15eko Aginduan araututako 2015eko ekitaldiko diru-laguntzak. Diru-laguntza horien helburua da eguneratzea agindu horretan jasotako eta, 2015-2016 ikasturtean, itunpeko ikastetxeetan eta udalerrien titulartasuneko ikastetxe publikoetan emandako Lanbide Heziketako lanbide-zikloetako ekipamendua.

2015eko irailaren 24an argitaratu zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 15eko Agindua, zeinen bidez iragarri baitziren 2015eko ekitaldirako diru-laguntzak, Informatika eta Komunikazioak lanbide-familiako Lanbide Heziketako erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloren bati edo garapen teknologiko aurreratuagoa duten eta, 2015-2016 ikasturtean, itunpeko ikastetxeetan eta udalerrien titulartasuneko ikastetxe publikoetan ematen diren industriaren sektoreko heziketa-zikloei –agindu horretan zehaztuak– atxikitutako ekipamenduak eguneratzeko behar den ekipamendua erosteko.

2015eko irailaren 15eko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan bete ostean diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura, bai oinarri arautzaileetan zein indarreko araudian ezarritako prozedura, aurkeztutako eskabideak ebaluatu zituen aipatutako artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordeak. Balorazio Batzorde horrek onetsi zuen, hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, diru-laguntzak esleitzeko eta ukatzeko ebazpen-proposamena, eta Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, 2016ko urtarrilaren 11ko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi ondotik, eta Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sailburuorde horri berari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpenak ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea; horretarako epea, gehienez, sei hilabete izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aipatutako 12. artikuluaren arabera, banan-banan egin beharko zaie jakinarazpena erakunde interesdunei, horretarako ezarritako baliabide elektronikoen bidez. Horretaz gainera, herritar oro jakitun egoteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Kasu guztietan, honako hauek zehaztuko dira: diru-laguntza zein eskatzaileri emango zaien, zenbat diru jasoko duten eta zeini ukatu zaien eta zergatik.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren oinarri arautzaileetan zehaztutako heziketa-zikloei atxikitutako ekipamendua eguneratzeko diru-laguntzak ematea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 15eko Aginduaren 7. artikuluaren arabera eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, I. eranskinean jasota dauden erakunde onuradunei; bertan adierazten da erakunde bakoitzarentzako zenbatekoa.

2. artikulua.– Diru-laguntza ukatzea, 2015eko irailaren 15eko Aginduaren 2. artikuluan parte-hartzeari buruz ezarritako eskakizunen arabera eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, II. eranskinean ageri den erakunde eskatzaileari.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 15eko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 22a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

I. ERANSKINA
2016KO URTARRILAREN 22KO EBAZPENARENA. EMANDAKO DIRU-LAGUNTZEN ETA ERAKUNDE ONURADUNEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
2016KO URTARRILAREN 22KO EBAZPENARENA. UKATUTAKO DIRU-LAGUNTZEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala