Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2016ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
996

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «María Auxiliadora» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Donostiako (Gipuzkoa) «María Auxiliadora» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz ikastetxearen erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «María Auxiliadora» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Salesianos Donostia» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra «Congregación Salesiana» erakundea da, Gipuzkoan dago, Donostiako udalerriko Lizardi kaleko 12an, eta 20004812 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 26a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala