Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2016ko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
660

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 29koa, Enplegu eta Laneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakitera ematen baita diru-laguntza bat eman zaiola Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari, 2015eko urtarrilaren 20ko Aginduaren esparruan. Agindu horrek honako beste agindu hau ordeztu zuen: Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 12ko Agindua, Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa eskatzeko deialdian parte hartzeari buruzkoa; deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan sartzen da (2015eko urtarrilaren 19ko EHAA, 11. zk.).

Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Enplegu eta Laneko sailburuordearen 2015eko maiatzaren 28ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez erakundeari ukatu baitzitzaion Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan. Bada, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduaren bidez, partez baietsi zen errekurtso hori eta Arabako Foru Erakundeari aukera eman zitzaion jarduketa-proposamena 1.287.167,23 euroko zenbatekora birdoitzeko.

Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 20ko Aginduak 14.7 artikuluan xedatzen du ematen diren laguntzak argitara emango direla, legeak agindu bezala, hargatik eragotzi gabe entitate eskatzaileei banakako jakinarazpena egitea. Agindu horrek honako beste agindu hau ordeztu zuen: Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 12ko Agindua, Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa eskatzeko deialdian parte hartzeari buruzkoa; deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan sartzen da (2015eko urtarrilaren 19ko EHAA, 11. zk.).

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari laguntza bat eman zaiola Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan kokatzen den Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa eskatzeko deialdian. Laguntzok Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 20ko Aginduaren babespean ematen dira. Agindu horrek honako beste agindu hau ordeztu zuen: Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 12ko Agindua, Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa eskatzeko deialdian parte hartzeari buruzkoa; deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan sartzen da.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 29a.

Enplegu eta Laneko sailburuordea,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.


Azterketa dokumentala