Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2016ko urtarrilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
98

IRAGARKIA, honen bidez kontratu misto baten formalizazioa jakinarazten da, haren xedea hau izanik: Oyón-Oioneko UHIa handitzeko eraikitze-proiektua erredaktatzea, handitzeko obrak egitea, abian jartzeko probak egitea, abiaraztea eta funtzionamenduan jartzea (C01/005/2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espediente-zenbakia: C01/005/2014.

d) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: obrak.

b) Deskribapena: Oyón-Oioneko UHIa handitzeko eraikitze-proiektuaren erredakzioa, handitzeko obrak gauzatzea, abian jartzeko probak eta abian eta funtzionamenduan jartzea.

c) Loteak: ez.

d) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 71320000-7, 71245000-7, 45232420-2 eta 90481000-2.

e) Esparru-akordioa: ez.

f) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

g) Lizitaziorako iragarkia non argitaratu den: EHAAn eta kontratugilearen profilean.

h) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den: bietan, 2015-03-04a.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 4.749.721,82 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Oinarrizko soluzioaren zenbateko garbia: 4.331.565,29 euro; guztizko zenbatekoa: 5.241.194,00 euro. 1. Aldaera: zenbateko garbia: 3.970.186,34 euro. Guztizko zenbatekoa: 4.985.425,47 euro. 2. Aldaera: zenbateko garbia: 3.917.552,83 euro. Guztizko zenbatekoa: 4.921.738,92 euro

6.– Kontratua formalizatzea.

a) Esleipenaren eguna: 2015-11-11.

b) Kontratua noiz formalizatu den: 2015-12-10a.

c) Kontratista: Aquambiente, servicios para el sector del Agua, S.A.U., Altuna y Uría, S.A. eta Construcciones Galdiano, S.A., Aldi baterako empresa-elkarteei buruzko 18/1982 Legea, maiatzaren 26koa.

d) Esleipenaren zenbatekoa. Zenbateko garbia: 3.070.188,88 euro. Guztira: 3.714.928,54 euro.

e) Eskaintza esleipendunaren abantailak: kontratugilearen profilean argitaratutako esleipen-ebazpenean adierazten dira.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 16a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala