Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2016ko urtarrilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
97

EDIKTUA, jabaria aitortzearen eta erregistroko zuzenketaren gaineko 185/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 185/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Felix Bilbao Oar-Arteta.

Abokatua: Jon Ugutz Larrinaga Zulueta.

Prokuradorea: Ibon Bilbao Cabarcos.

Demandatuak: Getxoko (Idufir 48028000055325) 210850 ondasun higiezinaren gainean eskubideak dituzten edo eskubideak dituztela adierazten duten balizko pertsona fisikoak, juridikoak zein erakundeak; edo Constructora San Juan, S.L. eta Constructora San Juan, S.L enpresetan interesa duten balizko pertsona fisikoak, juridikoak zein erakundeak.

Gaia: jabaria deklaratzeko eta erregistroko zuzenketa egiteko egintza.

Judizio horretan, 2015eko azaroaren 17an 178/2015 epaia eman da, eta epaitza honako hau da hitzez hitz:

EPAITZA

Felix Bilbao Oar-Arteta jaunaren ordezkaritzak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero, honako hau deklaratzen dut:

1.– 1978ko urriaren 10eko salerosketa-kontratu pribatuaren balio eta eragingarritasun osoa.

2.– Ondoko finkaren gainean Felix Bilbao Oar-Arteta jaunaren jabetasun osoa: lehen elementuaren zortzi hirurogeita hamarreneko partaidetza zatiezina, garajetarako lokala, erakinaren lehen sotoa osoa edo beheragoko bat okupatzen duena, gutxi-gorabehera seiehun eta berrogei metro koadro dituena jasotzen diren mugen arabera. Soto horretan sartzen da departamentu txiki bat, sei metro koadrokoa, trastelekutarako edo antzeko zerbaiterako dena eta etxe-saileko etxebizitzetako bati atxikita dagoena, eranskin banaezin gisa. III. etxe-sailean ehuneko hamarreko partea du, Talaieta kaleko 24. zenbakia duen etxea (Algorta auzunea, Getxoko elizatea); 549. liburukia, 362. liburua, Getxoko 21085/0 finka, Bilboko Jabetza Erregistroko 1. inskripzioa.

3.– Demandatuak kondenatzen ditut aipatu deklarazioak onartzera, eta Constructora San Juan, S.L. baltzua, hilabeteko epean aipatu kontratua publiko egiteko eskritura egilestera; eta, hala egiten ez bada, auziko finkaren erregistro-inskripzioa, egun izarrean dagoena, ezeztatzeko agintzen dut, bai eta haren jabaria demandatzailearen alde inskribatzeko ere.

4.– Goragoko 3. puntuan adierazi obligazioa betetzen ez bada, aipatu finkaren indarreango erregistro-inskripzioa ezeztatzea, zeinaren erreferentzia goragoko 2. puntuan aipatzen den, eta, orobat, Felix Bilbao Oar-Arteta jaunaren aldeko jabariaren inskripzioa.

Prozesuko kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4818. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. zenbakian aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuak honako hauek dira: Getxoko (Idufir 48028000055325) 210850 ondasun higiezinaren gainean eskubideak dituzten edo eskubideak dituztela adierazten duten balizko pertsona fisikoak, juridikoak zein erakundeak; edo Constructora San Juan, S.L. eta Constructora San Juan, S.L enpresetan interesa duten balizko pertsona fisikoak, juridikoak zein erakundeak; eta euren egungo helbidean ezezagunak direnez gero, aipatu ebazpena ediktu bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko azaroaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala