Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2016ko urtarrilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
96

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 398/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

EPAIAREN JAKINARAZPENA

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 398/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Analia Medrano Orellana.

Alderdi demandatua: Fanor Andrade Herbas.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak (adostasunik gabe).

Aipatutako judizioan, 662/2015 epaia eman da 2015-11-25ean:

Bilbao, bi mila eta hamabosteko azaroaren hogeita bosta.

Nik, Sergio Piñan Suarez jaunak, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 398/14-K prozedura bideratu da (adostasunik gabe), zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaia bulego judizial honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, epaiaren jakinarazpena egiteko; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala