Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2016ko urtarrilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
94

AGINDUA, 2015eko abenduaren 11koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan, 2015ean inskribatu edo errekonozitu diren museo eta nildumen zerrenda argitara emateko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.20 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du artxibo, liburutegi eta museoen alorrean, horien titularra Estatua ez denean.

Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legeak, bere 8. artikuluan, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa sortu zuen, eta, era berean, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arau bidez ezarriko direla zioen.

Uztailaren 5ean, ekainaren 21eko 132/2011 Dekretua argitaratu zen, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartzen duena eta «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» aitortua izateko arauak finkatzen dituena.

Lege-xedapen horien argitan, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuarekin bat etorriz, 132/2011 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, eta Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen aldeko irizpena delarik inskripzio-espedientea eta aitorpen-espedientea izapidetu direla ikusirik,

Ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan, 2015ean inskribatu diren museo eta bildumen zerrenda argitaratzea, eranskinean adierazten denaren arabera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 11.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala