Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2016ko urtarrilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
91

AGINDUA, 2015eko abenduaren 7koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitarias-Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria Etorbizi-Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgapen bidezko bat-egitea onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen erregistroan inskribatzen baita; izan ere, fundazio xurgatua fundazio xurgatzailean integratu eta desegin egiten da.

Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitarias-Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria Etorbizi-Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgapen bidezko bat-egite horri dagokionez, ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari onarpena eman dezala eskatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskripzioa egin dadila eskatzeko aurkeztu den espedientea. Hauek izan dira horretarako

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko azaroaren 18an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean eskabidea jaso zen, xurgapen bidezko bat egiteko erabakia, fundazio xurgatua fundazio xurgatzailean integratzeko erabakia eta xurgatua desegiteko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Eskabide-idazkiari, berriz, espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Funtsezko iritzi diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, hartara, bat-egitea dela-eta, bereziki bete dira artikulu hauetan ezarritako eskakizunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 32. artikuluan ezarritakoak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen 101/2007 Dekretuaren 45. artikuluan ezarritakoak.

Hirugarrena.– Fundazio xurgatzaileak erabakitako estatutu-aldaketa dela-eta, bete da orobat artikulu hauetan aurreikusitakoa: Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan aurreikusitakoa; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 33. artikuluan aurreikusitakoa; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan aurreikusitakoa (erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen). Horrela, bada, xurgapen bidezko bat-egitea bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Laugarrena.– Xurgatutako fundazioa desegitea dela-eta, honako lege-xedapen hauek bete dira: Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 32. eta 33. artikuluak eta haiekin bat datozenak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 45. eta 46. artikuluak eta haiekin bat datozenak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua eta kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak; bai eta fundazioaren estatutuetako arau aldatuak ere, aplikagarriak direnak.

Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitarias-Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria Etorbizi-Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgapen bidezko bat-egitea onartzea.

Bigarrena.– Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitarias-Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria Etorbizi-Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgapen bidezko bat-egitearen eskritura inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, Manuel M.ª Rueda Diaz de Rabago notarioaren aurrean 2015eko uztailaren 22an egiletistako eskrituraren edukiarekin bat etorriz (protokolo zk.: 1092).

Hirugarrena.– Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria Etorbizi-Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa, fundazio xurgatua, likidatu gabe desegitea onartzea.

Laugarrena.– Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria Etorbizi-Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioaren erregistro-idazpenak ezereztea.

Bosgarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 7a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala