Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2016ko urtarrilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
90

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 23koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena.

Estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak lehiaketa bateratua arautzen du bosgarren xedapen gehigarrian, eta hor ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak epaimahai bat izendatuko duela euskararen jakite-maila egiaztatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoak berak zehaztutako merezimenduak baloratzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek aipatutako 2015erako lehiaketa bateraturako deialdiak egin dituztenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2015erako lehiaketa bateratua baloratzeko epaimahaiko kideak izendatzea. Honela osatuko da epaimahaia:

Titularrak:

– Epaimahaiburua:

José Luis Aguirre Arratibel jauna

– Mahaikideak:

María Jesús Sáez de Jáuregui Suso Andrea.

José Antonio Sainz Nieto jauna

Josune Aldabe Muxika andrea

María Victoria Idoia Martínez Peñalba andrea

Susana Jauregialzo Arregi andrea, IVAPen izenean eta soilik euskararen jakite-maila egiaztatzeko probetarako.

Ordezkoak:

– Epaimahaiburua:

Zelai Nikolas Ezkurdia andrea

– Mahaikideak:

Eduardo Alday Galán jauna

Miren Elene Urrutia Txopitea andrea

M.ª Aranzazu Arana Learte andrea

Alfredo Barrio Gil jauna

Garbiñe Doval García andrea, IVAPen izenean eta soilik euskararen jakite-maila egiaztatzeko probetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 23a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala