Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2015eko abenduaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
5542

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, tokiko arlo publikoko (Arabako Arkautiko Administrazio Batzarra) alkantzuagatiko C-246/15 itzulketa-prozedurari buruzkoa.

EPAIKETA SEKZIOA
3. DEPARTAMENTUA

Kontuen Kontseilariak 2015-11-26ko probidentzian erabakitakoaren ondorioetarako, eta Herri Kontuen Epaitegiaren funtzionamenduari buruzko apirilaren 5eko 7/1988 Legearen 68. eta 73.1 artikuluetan aurreikusitakoa betetzearren, C-246/15 alkantzuagatiko itzulketa-prozedurako idazkari eta 3. Departamentuko zuzendari tekniko denak honako hau,

Jakinarazten du: Arkautiko Administrazio Batzarraren funts publikoetako ustezko alkantzuaren ondorioz, tokiko arlo publikoko (Arabako Arkautiko Administrazio Batzarra) alkantzuagatiko C-246/15 itzulketa-prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan.

Hori argitara ematen da, zertarako-eta kontabilitateko erantzukizun uziari eusteko edo horren kontra egiteko legez gaituta daudenak autoetan azaldu ahal daitezen, hartarako behar bezala pertsonatuz ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epean.

Madril, 2015eko azaroaren 26a.

Zuzendari teknikoa, prozedurako idazkaria,

FERNANDO DE LA CUEVA IRANZO.


Azterketa dokumentala