Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4737

EDIKTUA, doako justizia aurkaratzeko piezari buruzko 1/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Bigarren Sekzioa.

Doako justizia aurkaratzeko 1/14-G pieza.

Noren aurka: Nabil Makhfi.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta hau diote haren idazpuruak eta xedapenek:

353/2014 AUTOA.

Jaun-andreak:

Lehendakaria: José Jaime Tapia Parreño.

Magistratua: Carmen Gomez Juarros.

Magistratua: Elena Cabero Montero.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 8a.

XEDAPENAK

1.– Eutsi egingo zaio Doako Laguntza Juridikoaren Arabako Batzordeak 2014ko martxoaren 3an emandako ebazpenari, zeinaren bidez ukatu baitzitzaion doako laguntza juridikoa izateko eskubidea Nabil Makhfiri. Intzidente honek eragindako kostuak ofizioz deklaratzen dira, ez baitiogu eskatzaileari fede txarrik edo ausarkeriarik igarri.

2.– Administrazio-espedientea jatorrizko zentrora itzuli beharko da, ebazpen honen lekukotza eta guzti.

3.– Fiskaltzari eta auzian pertsonatutako alderdiei jakinarazi behar zaie.

4.– Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Erabaki eta izenpetzen dute sala osatzen duten jaun-andreek. Fede ematen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Nabil Makhfiren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat , ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA


Azterketa dokumentala