Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4733

AGINDUA, 2015eko urriaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, hezkuntza-itun berriak sinatzeko eta 2015-2016ko ikasturterako itunduko diren unitateak zehazteko deialdia ebazten duena.

Hezkuntza-itunen erregelamendua onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren bidez, itun berriak sinatzeko deialdia urtero argitaratuko dela ezartzen da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko apirilaren 22ko Aginduaren bidez deialdia egiten da hezkuntza-itun berriak sinatzeko eta 2015-2016 ikasturterako itunduko diren unitateak zehazteko deialdia.

Behin aztertuta ikastetxeek aurkeztutako eskariak, eta proposamenak egindakoan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Agindu honen eranskinean agertzen diren ikastetxeei hezkuntza-ituna ukatzea. Eranskinean bertan ematen dira ukapenaren arrazoiak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 26a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala