Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4574

EBAZPENA, 2015eko urriaren 20koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, «Zuzenbide Prozesala» jakintza arloan, irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitekoa dena. Plaza horien deia 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez egin zen (2011ko azaroaren 14ko EHAA).

Errektorearen 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bitartez (2011ko azaroaren 14ko EHAA) batzordea osatu zen ebazpen horretan bertan deitutako irakasle agregatuen plazak hornitzeko lehiaketa epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, guzti horiek kontuan hartuta,

Errektoreak ebatzi du Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea.

Isusko Ordeñana Guezuraga jauna, 78873256-T NAN zenbakiduna, Kodea: AGC8L1-D00160-8; Jakintza arloa: «Zuzenbide Prozesala». Saila: «Zuzenbide Publikoa». Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Donostia. Hizkuntz eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Zuzenbide Prozesala».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Isusko Ordeñana Guezuragak formalizatuko duen lanpostuaren kontratua 2012ko maiatzaren 10ean sartuko da indarrean.

Leioa, 2015eko urriaren 20a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala