Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2015eko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4364

EDIKTUA, 625/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 625/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banque Psa Finance Holding Sucursal España.

Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.

Prokuradorea: Pedro Maria Arraiza Sagues.

Demandatua: Franciso Javier Lomba Vea.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Francisco Javier Lomba Vearen aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman da, 2015-09-28an.

Franciso Javier Lomba Vea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2015eko irailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala