Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2015eko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4359

AGINDUA, 2015eko irailaren 23koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Emaus Fundación Social fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko apirilaren 16an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean Emaus Fundación Social fundazioaren lehendakari Javier Pradini Olazábal jaunak izenpetutako eskabide bat sartu zen, fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzekoa.

Eskabidearekin batera, fundazioaren erabakiak publiko egiteko eskritura publikoaren bi kopia baimendu aurkeztu ziren. Fundazioak egiletsi zuen eskritura hori, 2015eko otsailaren 18an, Pasaiako notario Miguel Ángel Sánchez Ferrer jaunaren aurrean (protokolo zk.: 205).

Eskritura publiko horrekin batera, patronatuak 2015eko urtarrilaren 7an egindako bilerari buruzko ziurtagiria aurkeztu zen. Eduardo Sánchez Pérez jaunak eman zuen ziurtagiri hori –fundazioaren patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin–, 2015eko urtarrilaren 19an, Bilera hartan, besteak beste aho batez onartu zen Emaús Fundación Social fundazioaren estatutuak aldatzea.

Eskrituraren zati nagusian, aldatutako artikuluen berridazketa jasotzen da, osorik, bai eta fundazio-estatutuetako testu berri osoa ere.

Bigarrena.– 2015eko abuztuaren 12ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak atzemandako hutsak zuzentzeko eskatu zion fundazioari, eta 2015eko irailaren 11n, Herri Administrazio eta Justizia Sailean sartu ziren fundazioaren erabakiak publiko egiteko eskritura publikoaren bi kopia baimendu. Fundazioak egiletsi zuen eskritura hori, 2015eko irailaren 10ean, Pasaiako notario Miguel Ángel Sánchez Ferrer jaunaren aurrean (protokolo zk.: 1465).

Aurkeztutako dokumentazioaren bidez, zuzenduta geratu dira atzemandako hutsak, fundazioari egindako errekerimendua eragin zutenak.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Emaus Fundación Social fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori –hor, Emaus Fundación Social fundazioaren estatutuetako aldaketa jasotzen da– Pasaiako notario Miguel Ángel Sánchez Ferrer jaunaren aurrean egiletsi zen, 2015eko otsailaren 18an (protokolo zk.: 205). Eskritura publiko hori zuzendu zen notario beraren aurrean 2015eko irailaren 10ean egiletsitako beste eskritura publiko baten bidez (protokolo zk.: 1465).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 23a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala