Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2015eko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4330

EDIKTUA, 2015eko irailaren 22koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez laguntza ekonomikoei buruzko espedienteen gaineko gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazten baitira.

Lide Amilibia Bergaretxe andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeak, honako hau ematen du:

EDIKTUA

Ahalegina egin da ondoren aipatutako pertsonei bertan adierazitako administrazio-egintzak (haiei lotutakoak) jakinarazteko; baina, zenbait arrazoi direla eta, ezin izan zaizkie jakinarazi.

Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan (Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak emandako idazketa kontuan hartuta) eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Horretarako, honako honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskura dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek amaiera eman diote administrazio-bideari, eta haien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 22a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala